Nekazaritza biologikoa eta kontsumo arduratsua bizi izateko 25 arrazoi.

 

 

  • Nekazaritza biologikoa eta kontsumo arduratsua bizi izateko 25 arrazoi.

     

    1.-Produktu kimikoen erabilera mugatua: Nekazaritza Ekologikoa nekazaritzan eta abeltzaintzan ekoizteko metodo bat da eta sintesizko produktu kimikoen erabilera ahalik eta gehien mugatzea eta genetikoki eraldaturiko barietateak ez erabiltzea ditu ezaugarri.

    2.-Biologikoa eta Organikoa: Beste zenbait herrialdetan Nekazaritza Biologikoa eta Nekazaritza Organikoa ere esaten diote.

    3.-Emankortasuna handitzea: Ongarri organikoak erabiliz laboratzen da. Intsektu eta begetal batzuek pestizida gisa jarduten dute eta zenbait landare eta beste substantzia organiko batzuek lurren emankortasuna era naturalean handitzen laguntzen dute.

     4.-Lehengai ekologikoak: Eginiko produktuak, ekologikoak izateko, Nekazaritza Ekologikotik eratorririko lehengaiez lortu behar dira.

    5.-Industria ingurunearekiko errespetutsua: Nekazaritza Ekologikoko industriak oso elaborazio prozesu zorrotzak eta ingurunearekiko errespetutsuak gauzatzen ditu.

    6.-Kontrola eta ziklo naturala: Nekazaritza Ekologikoan produktu bakoitzaren ziklo naturala errespetatzen da hasieratik eta haziak ekoizpen ekologikokoak edo baimenduriko eta kontrol zorrotz baten mendeko ekoizpenekoak dira.

    7.-Lortze metodo zorrotzak: Produktu ekologikoek elikagaien arau orokorrak betetzen dituzte, eta gainera, Nekazaritza Ekologikoa lortzeko metodo zorrotzak, hortik etortzen dira haien ezaugarri bikainak zaporeari eta gaitasun mantentzaileari dagokienez.

    8.-Pestizidarik eza: Abantaila dute beren ekoizpen prozesuak pestizida hondarrik ezaren berme erantsia izatea.

    9.-Etekin txikiagoak: Lortu eta kontrolatzeko duten prozesu zorrotza dela eta, etekin txikiagoak emanarazten dituenez, zenbait produktu ekologikotan prezio aldea egon daiteke, zein merkatuaren bilakaeraz gutxituz joaten ahalko baita.

    10.-Ekoizpen ziklo naturala: Abeltzainek bertako arrazak erabiltzea eta animalien ekoizpen ziklo naturala sustatzen dituzte eta, horrela, ongizate handiagoa eman eta haien berezko portaera garatzea ahalbidetzen dieten bizi baldintzak bultzatzen dituzte. Ematen dizkieten jakiak Nekazaritza Ekologikotik ateratzen dira batez ere.

    11.-Etiketatzea eta kontrola: Bere etiketagatik dakigu produktu bat ekologikoa dela; horrek produktu ekologikoa dela agertu eta ziurtatu eta kontrolatu duen organismoa aipatu behar du.

    12.-Baimenduriko organismoak: Organismoek ustiategietara eta elaborazio guneetara egiten dituzten ikuskapen bisiten bitartez kontrolatzen dute prozesu osoa. Haiek bakarrik egiazta ditzakete produktuak Nekazaritza Ekologikoaren aipamenaz.

    13.-Europako ziurtapena: Ziurtapen organismo bakoitzak bere ezaugarria du. Europako produktu ekologiko guztietarako Europar Batasuneko logo bat ere badago, oraingoz borondatezkoa eta laster nahitaezkoa.

    14.-Natur baliabideen berrikuntza: Nekazaritza Ekologikoak ingurumena errespetatzen du lurraren ekoizpen ahalmenera egokitzen delako eta, horrela, natur baliabideen berrikuntza ahalbidetzen duelako.

    15.-Ziklo biologikoak: Ekologikoa da natur baliabideak kontserbatu nahi dituelako, ziklo biologikoei etekina atereaz eta ingurumena errotik ez aldatzen saiatuz.

    16.-Kalitate handiko produktuak: Nekazaritza Ekologikoak ingurumena errespetatu eta zaintzeari buruzko kontzientzia hartzen eta eskura aparteko kalitateko produktuak izaten laguntzen digu.

    17.-Ekoizpen iraunkorra: Nekazaritza Ekologikoak ez du produktibitatea soilik nahi, baita ekoizpenaren iraunkortasuna ere.

    18.-Ondare ekologikoa begiratzea: Nekazaritza Ekologikoak gure natur paisaia eta inguruneak kontserbatzen laguntzen du, gure seme-alaben ondare ekologikoa begiratuz.

    19.-Produktu aniztasuna: Produktu ekologikoen aniztasuna natura bera bezain handia da: fruta, barazkiak, esnea, haragia, arrautzak, olioa, kontserbak, marmelada, ogia, gozopilak, lekaleak, espezia eta gozagarriak, infusioak, e.a.

    20.-Produktuen salmenta: Saltoki espezializatuetan, azalera handiko saltokietan, supermerkatuetan, e.a. aurki ditzakegu.

    21.-Sukaldaritza: Gero eta gehiago dira Nekazaritza Ekologikotik eratorririko osagaiak erabiltzen dituzten sukaldaritza establezimenduak.

    22.-Askotariko dieta erakargarria: Askotariko dieta erakargarria lor dezakegu gaur egun dauden produktu ekologikoen aukera handia dela eta.

    23.-Esportazio merkatua:  Nekazaritza Ekologikoko produktuen parte bat Espainian kontsumitzen bada ere, ekoizpenaren %70 Europako merkatura esportatzen da nagusiki, horrek gure ekoizpena oso positiboki baloratu eta, hortaz, erosten baitu.

    24.-Kontsumoa handitzea: Azken 10 urteotan, Europako herrialde guztiek nabarmenki handitu dituzte produktu ekologikoen ekoizpena eta kontsumoa.

    25.-Etorkizuneko itxaropenak: Nekazaritza Ekologikoak etorkizuneko itxaropen bikainak ditu produktu ekologikoen eskaeraren hazkunde geldiezina dela eta.