Nekazaritza Ekologikoa

 


 

 
      1.¿ZER DA NEKAZARITZA EKOLOGIKOA?
 
           (argibide gehiago)

·         Nekazaritza Ekologikoaren oinarri teorikoak eta zientifikoaka (argibide gehiago)

·      Nekazaritza Ekologikotik eratorririko produktuak eraldatzeko industria
(argibide gehiago)

2.      NEKAZARITZA EKOLOGIKOAREN ABANTAILAK (argibide gehiago)

 

3.      ELIKAGAI BIOLOGIKOAK ETXERA ERAMATEKO ARRAZOIAK

o        Osasuna hobetzen du (argibide gehiago)
Nekazaritza babesten du  (argibide gehiago)
Ingurumena babesten du  (argibide gehiago)
Gizarte justuago baten alde  (argibide gehiago)
Benetako ekonomia  (argibide gehiago)

      4.KONTROL NEURRIAK  (argibide gehiago)

 

      5.-CELIKAGAI EKOLOGIKOA NOLA EZAGUTU. ZIGILUAKS  (argibide gehiago)
 

1.- ¿Zer da nekazaritza ekologikoa?

 

    Nekazaritza ekologikoa nekazaritza produktuen ekoizpen eta elaborazio sistema da eta haren helburua kalitate nutritibo eta organoleptiko handieneko elikagaiak lortzea da. Betiere, ingurumena errespetatuz eta sintesizko produktu kimikorik (ongarri kimikoak, pestizidak, hormonak, antibiotikoak, e.a.) eta genetikoki eraldaturiko organismorik erabili gabe..

   Nekazaritza biologikoa oraingo nekazaritza industrialaz bestelako kontzeptua da.

   Ez da nekazaritza teknika berri bat, ezta zerbait murriztaile edo atzerakoia, ezta nekazaritza “tradizionala” ere, zeinek ekoizpen txikia eman eta lurra agortzen baitu. Aitzitik, sortzailea, zientifikoa eta aurreratua da eta benetako nekazaritzaren eta nekazarien desagerpenak eraginiko desorekak ingurumenean, osasunean eta gizartean sorturiko arazo handiak konpontzeko bidea ematen du.

   Agrokimikorik erabiltzen ez duenez, ekoizleak dirua aurrezten du baserriko azpiproduktuak erabiliz eta, horrela, kutsadura saihesten du gainera. Aurrezpena, bestalde, banakoentzat eta kolektiboentzat izaten da makina astun eta erregaietan eta baliabideetan eta ondoriozko kutsaduretan.

   Ekoizleen eta kontsumitzaileen osasuna hobetzen du, biozidarik eta bestelako produktu toxikorik erabiltzen ez baita, eta elikagaien kalitatea hobetzen du. Nekazariek lurrak hobetzeko eta uztak babesteko erabiltzen jakin izan dituzten landare landuen aniztasuna mantentzen eta handitzen du. Ekologikoki mesedegarria da ezen lur landuen inguruan bizi diren animaliak eta landareak errespetatzen ditu.


Nekazaritza ekologikoaren oinarri teorikoak eta zientifikoak

 
   Duela 40 urte baino gehiagotik, mundu osoko zientzialariak eta teknikariak ikasten eta lan egiten ari dira nekazaritza biologikoko teknika agronomikoak hobetze aldera. Laborantzetan izaten diren joerak edo metodoak sintesizko produktu kimikorik ez erabiltzean eta lurra organismo biziduntzat hartzean bat etortzen dira. Lurraren emankortasuna eta ekosistemaren oreka nekazaritza biologikoaren arrakastaren gakoa dira.

Nekazaritza ekologikotik eratorririko produktuak eraldatzeko industria

   Produktu elikagarriak eta osasungarriak egiteko prozesuan ez da inoiz inolako sintesizko gehigarririk erabiltzen. Kontsumitzailearen zerbitzura eta laborariarekin elkarlanean sorturiko industria da: ez handiegia, ez produkzio gunetik ez kontsumotik oso urruna, ez sofistikatuegia. 

   
   Ez kutsatzeko eta birziklatzeko sortua da. Antzinako prozedura zientifikoen ikerketari berriro ekinez: lehortzea, hutsa, hotza eta hartzidura, egungo jakinduria horren garapenaren zerbitzura jarriz.

2.- NEKAZARITZA BIOLOGIKOAREN ABANTAILAK 

- Janari osasungarriak sortzen ditu, elikagaietan oparo eta goxoak.
- Laborarien osasuna babesten du.
- Lurra emankortzen du eta basamortutzea moteltzen du.
- Ur euspenean laguntzen du eta ez ditu akuiferoak kutsatzen.
- Bioaniztasuna sustatzen du.
- Basa animalien habitatak mantentzen ditu.
- Ez du energiarik xahutzen..
- Landa giroko bizitza eta kultura babesten ditu.
- Sozialki ekonomikoagoa da.
- Benetako elikadura segurua bermatzen du.
- Lanpostuak sortzea bultzatzen du.
- Laborariari eta abeltzainari beren lurren kudeaketa itzultzen die, mendekotasunik gabe.

3.- ELIKAGAI BIOLOGIKOAK ETXERA ERAMATEKO ARRAZOIAK

a.) OSASUNA HOBETZEN DU

Nekazaritza konbentzionalak produktu anitz erabiltzen du intsektuak eta bestelako plagak eta laboreen alboan sortzen diren landareak txikitzeko, gaixotasunei aurre egiteko, haziera aldatzeko... Produktu horiek guztiak, nahiz eta dosi txikietan erabili, ez dira ez-kaltegarriak. Ezta epe luzean izaten dituzten ondorioak eta gure organismoan sor ditzaketen konbinazio anitzak ere. Nekazaritza biologikoak saihesten ditu.


   Laborarien nahiz kontsumitzaileen osasuna mantentzen laguntzen du, ez biozidarik ez hazi transgenikorik erabiltzen ez baitu, eta janari elikagaietan orekatuak ematen ditu.

   Produktu biologikoak, agrokimikorik gabe, natur erritmoak errespetaturik eta gehigarririk gabe haziak, orekatuak eta elikagaietan aberatsak dira.

   Bihi osoko zerealak, dietan onak zuntzetan nahiz mineraletan aberatsak direlako, biologikoak behar dira. Horrela ez bada, eta pestizidak erabiliz hazi badira, horiek kanpoaldeko mintzetan neurri handiagoetan gelditzen dira eta zerealak, hortaz, finduak baino arriskugarriak izaten dira.

   Janari biologiekin elikagaien benetako zaporea berreskuratzen da. Gainera, konbentzionalak baino hobeki kontserbatzen dira.

 

  b.) NEKAZARITZA BABESTEN DU

 Ondare genetikoa mantentzen laguntzen du, ezen, biozidak erabiltzeari uzteko, hazten diren landareak larrekoak izatea ezinbestekoa da, tokian tokikoak, bertakoak, alegia.

Manipulazio genetikorik gabeak dira.

Nekazaritzari bere funtzio bat itzultzen dio, eguzki-energia elikagai-energia bihurtzea.

   Konpostak, ongarriaren oinarria izanik, lurra bizitza edukitzeko eta bertan bizi diren mikroorganismoak elikatzeko leku egoki bihurtzen du eta azken horiek landarearen esku jartzen dituzte hark ongi elikatzeko behar dituen elementuak. Ongarritze kimikoak lurraren bizitza mikrobiarra hiltzen du.

 

  C.) INGURUMENA BABESTEN DU

 

   Lurra emankortzen du eta, beraz, basamortutzea geldiarazten du.

   Ur euspenean laguntzen du eta ez ditu akuiferoak kutsatzen.

   Bioaniztasuna sustatzen du.

   Basa animalien habitatak mantentzen ditu eta, horrela, makina bat espezieri bizitzeko aukera eta laguntza ematen dio.

   Ez kutsatu ez ezik, haizearen, uraren, lurraren, floraren eta faunaren deskontaminazioan ederki laguntzen du, horiek gaur egun nekazaritza eta abeltzaintza intentsiboek pozoiturik daudelarik.

   Produktu biologikoak kontsumituz, horien laborantza zabaltzen laguntzen da eta, beraz, lurraren, uren eta haizearen kutsadura saihesten.

  
D.) GIZARTE JUSTUAGO BATEN ALDE

  Nekazaritza biologikoak egiazko eta mendekotasunik gabeko oinarri batekin mantentzen ditu baserritarrak eta ingurune horretan onargarriak dira, bai, landa turismoa eta beste zenbait aukera, zein berez aski ez baitira eta egoera bat: nekazariaren desagerpena, segurutzat jotzen laguntzen baitute.

   Hortaz, landa giroko bizitza eta, aldi berean, kultura eta ohiturak babesten ditu.

   Elikadura alorreko burujabetza ahalbidetzen du. Hau da, produkzioa, merkataritza eta tokiko kontsumoa dira eskualdeetako ekonomiaren oinarriak.

   Landan lanpostuak sortzen laguntzen du, nekazaritza biologikoak bere ezaugarriengatik nekazariak bertan izan eta lan egitea eskatzen baitu.

   Baserritarrari lurren kudeaketa itzultzen dio, hazien eta fitosanitarioen enpresa handien eta transnazionalekiko menpekotasunetik askatzen du.

   Elikagai biologikoak eskatzea aukera arduratsua da eta hainbat enpresa eta administrazioren jardunean aldaketak lor ditzake, haiek ingurunearekin eta guztion osasunarekin errespetuzkoagoak diren modu eta produktuak erabiltzera bultzatuz.

   Nekazaritza biologikoa elikagai industria berri baten garapenaz da, zeinek benetako janari osasungarri eta elikagarriak sorten baititu, ez jangai desnaturalizatu hutsak. Ez du sintesizko gehigarririk erabiltzen, horiek industrialariak mugarik gabe biltegiratu, agrokimika teknikez lorturiko produktuek izaten dituzten zapore falta eta testura txarra ezkutatu eta, xahuketa eta nabarmenkeria sustatzen dituena, garraio garestien bitartez produktuak toki urrunetan merkaturatzeko soilik dira interesgarriak.

e.) BENETAKO EKONOMIA

   Produktu biologikoak ez dira familiaren ekonomiarako garestiago suertatzen. Hobeki babesten dute familiaren osasuna eta, gainera, pisu unitateko duten elikagai edukia ohikoek dutena baino handiagoa da; hortaz, besteek baino hobeki betetzen dituzte kantitate txikiago batez beharrak.

   Datu ofizialen arabera, endekapenezko gaixotasunen %60 janariarekin erlazionaturik dago. Elikagai biologikoen kontsumo orokortuak aurrezpen handia ekarriko lieke bai familiei bai gobernuei.

   Elikagai ez biologiko batean, kaloria bakoitza erdiesteko, iturri ez berriztagarrietatik eratorririko 10 kaloria gastatzen da ekoizpenean, prestaketan, garraioan, e.a. Produktu biologikoen kontsumoaz energia aurrezten eta birziklatzen laguntzen da.

   Nekazaritza biologikoan ez da energiarik xahutzen, ezen, besteak beste, ez du makineria handirik erabiltzen.

   Nekazaritza industrial edo agrokimikoaren kostea, ekoizpeneko eta ondoren kutsadura kentzeko kosteak barnean hartuz gero, anitzez garestiagoa da zergapeko eta gobernuentzat. Ekonomiari buruzko ikuspegi global horretatik, nekazaritza biologikoak, osasunarekin eta ingurumenarekin erlazionaturiko alderdiak kontuan hartzeaz gain, nekazariaren eta, beraz, naturaren ondarea birsortu eta aberastu egiten du.

4.- Kontrol neurriak

   Araudi horiek ezartzeko prozedurek ere garrantzi handia dute, nekazari ekologikotzat hartua izateko baldintzak betetzen dituela argudiatzen duen ekoizle orok bere herrialdeko kontrol organismo eskudunean izena emanda duela bermatzen baitute. Organismo horiek, berriz, erregimenak era justu eta eraginkorrean administratzeko gaitasuna egiaztatzeko eginkizuna duten agintariek izendatuak izan dira eta horiek finkaturiko arauen mende daude.

   Kontrolak ekoizpen fase guztiak hartzen ditu, biltegiratzea, eraldaketa eta ontziratzea barne. Urtean behin gutxienez egiten dira ikuskapenak ustiategietan eta aurretiko abisurik gabeko kontrolak ere egiten dira. Arauak hautsiz gero, zigorrak aplikatzea dago aurreikusirik, zioa izan den produktua ekologikoa dela esateko eskubidea berehala kentzea besteak beste; zigor horiek gogortzen ahal dira ez betetzea larriagoa denean. Nekazaritza-ekoizleek beren jardueren erregistro zehatz-zehatza egin beharra dute eta abeltzainek abereen kudeaketa sistemen erregistro osatuak izan behar dituzte.

5.- Nola ezagut dezakegu janari ekologikoa? Zigiluak

   Nekazaritza ekoizpen ekologikoko arauekin bat erdietsiriko produktu ontziratu guztiek dauzkate beren etiketan edo publizitatean “Nekazaritza Ekologikoa - EB Kontrol sistema” aipamena (gaztelaniaz edo Europar Batasuneko hizkuntzetako edozeinetan) eta azkeneko kontsumitzaileari saldu aurreko azken manipulazioa kontrolatu duen agintariaren edo kontrol organismoaren logotipoa. Etiketa ekologiko horiek produktu bat jardun egokien bidez elaboratu dela bermatzen dute eta produktu ekologikoen ingurumen kalitatearen bermea dira.

Estatukoa bada, erkidegoaren araberako logotipo hau edukitzen ahalko du.
 



COMITÉ ANDALUZ DE AGRICULTURA ECOLÓGICA

KODEA: ES-AN-AE
KONTROL EREMUA: Andaluzia

Europar Batasunean


CPAEN-NNPEK Nafarroako Nekazaritza Produkzio Ekologikoko Kontseiluaren eta EB Kontrol Sistema Nekazaritzaren logotipo bateratua


Nekazaritza ekologikorako logotipo europarra

2000Ko martxoan Europako Batzordeak logotipo bat sortu zuen, “Nekazaritza Ekologikoa - EB Kontrol Sistema” hitzez osatua [Kontseiluaren 2092/91 zenbakiko Erregelamendua (EEB) (Finkaturiko testua)], zein ekoizleek, ikuskapena egin zaiela beren sistema eta produktuek gaian Batasunean diren legeak betetzen dituztela frogaturik geratzen bada, nahi badute erabil dezaten pentsatua izan baita. Logotipo hori daukaten produktuak erosten dituzten kontsumitzaileek argi izan dezakete hau:
 
Produktuaren osagaien %95 gutxienez metodo ekologikoen arabera ekoitzi da;

Produktua kontrol ofizialeko sistemaren xedapenekin bat dator;

Produktua zuzenean ekoizlearengandik edo eraldatzailearengandik etorri da eta ontzi zigilatu batean aurkezten da;

Produktuak ekoizlearen, lantzailearen edo saltzailearen izena dauka, edo organismo ikuskatzailearen izena eta kodea.

Nekazaritza ekologikoaren jatorria EEBren 2092/91 araudiarekin bat ziurtatzen duten Europar Batasuneko (EEB) agintari eta organismo kontrolatzaile ofizialak.

 

 


   

 

 

Siempre ofrecemos el mejor servicio a los clientes
La experiencia en el mercado nos demuestra que las prestaciones, servicio y calidad nos diferencian nuestros productos del resto del mercado.