Kontsumo arduratsuari buruzko aholkuak

 

Gure eguneroko ohiturak Natura andeatzen laguntzen ari dira. Gure gizarteak kontsumismo eta xahuketari mesede egiten die, “erabili eta bota” egiten duen belaunaldia gara, baina gure planeta sistema itxi bat da eta zaborra ez da edukiontzian desagertzen, dena tokiren batera joaten da azkenean: airera, lurrera edo uretara.

Administrazio publikoek urgentziaz sustatu beharko lituzkete etxeko eta industriako hondakinen murrizketa, berrerabilpena eta ahalik eta birziklatzerik handiena; baina zu, ez ahantzi, prozesuaren lehen kate-maila zara eta lagundu behar duzu zure hondakinak minimora murriztuz eta zaborraren osagaiak bereiziz behar bezala berrerabili edo birziklatzeko.

 

"Natur baliabideak ez dira ez mugagabeak ez agortezinak eta hazkunde ekonomikoaren nahiz demografikoaren mugak ez daude urrun. Gure egungo bizimoduaz eta kontsumoaz hausnartu beharko genuke".

 

Gu geu gara, egungo ekoizpen eta banaketa ereduak konbentzituta, ingurumen inpaktu handiko produktu batzuk kontsumitzen ditugunok; erosketa eta elikadura ohituretan aldaketa hauek proposatzen dizkizuegu, errazak dira, baina gure osasuna eta gure ingurunea zaintzeko garrantzi handikoak:

 

- Zure erosketa egitera joatean, berrerabil daitezkeen poltsak, orgatxoa, saskia, kartoizko kutxak... eraman, jardun horrek plastikozko poltsek kutsatzen dutena murrizten du. Berrerabili etxean jada dituzun plastikozko poltsak.

 

- Ez erosi extruituriko polietilenozko (kortxo zurizko) erretiluetan ontziraturiko janaririk. Material hori ez da ia birziklatzen. Itzuli ontzi horiek saltzaileari. Aukeratu aspaldiko erosketa mota, pisura eta bilgarririk minimoarekin.

 

- Murriztu aluminioaren erabilera:

Haren ekoizpenak energia handia eta bauxita behar ditu eta horren erauzpenak Amazonia suntsitzen laguntzen du. Saihestu potoetan ontziraturiko edariak, ontziak edukiak baino gehiago balio du eta ia ez da berreskuratzen. Erabili zakote-ontziak aluminiozko paperaren ordez. Tetrabrikek aluminioa, plastikoa eta kartoia dituzte, haien berreskurapena eta birziklapena ñimiñoak dira. Aerosolak, aluminio eta latorrizkoak, oso problematikoak dira hondakin bihurtzean: berriro betetzeko lainoztagailuz, bolako edo barrako aplikagailuz, e.a. ordez ditzakezu.

 

- Aukeratu gas kaltegarririk gabeko hozkailuak:

Hozte-sisteman erabiliriko CFC gasak, apar solido edo aerosolak, izpi ultramoreetatik babesten gaituen ozono geruza suntsitzen ari dira. HFCek, orain hozte-sistemetan erabilitakoek, ez dute ozonoa suntsitzen, baina berotegi efektuari CO2k baino 3.200 aldiz gehiago laguntzen diote 20 urtean. Espainian jada merkaturatzen dira gas horiek ez dituzten hozkailuak. Erradiazio ultramoreak azal minbiziak eta kataratak handituko ditu eta uztak eta arrantza gutxituko dira. Berotegi efektua dela eta, Lurreko tenperatura 3 ºC igoko da eta, latitudearen arabera, basamortutzea edo uholde larriak eraginen ditu eremu handietan.

 

- Murriztu pilen kontsumoa:

Ekoizten duten energia elektrikoa sarekoa baino 450 aldiz garestiagoa da eta kutsadura iturri handia dira berun, kadmio, merkurio eta litio edukitzeagatik. Ingurumen toxikotasunagatik bereizi behar dira, botoi-pila batik bat. Berriro kargatzeko pilak erabil ditzakezu.

 

- Kontsumitu janari fresko eta ekologikoak, bertako ekoizleenak eta bilgarri minimoa dutenak

Berreskura dezagun “dieta mediterraneoa”, labore integralak, lekale eta barazkiak nagusi, eta gutxi dezagun haragiaren eta ontziraturiko jakien kontsumoa. Janari manufakturatu anitzek funtsezko zenbait mantenugaitan eta oligoelementutan gabeziak dituzte. Ohitura dietetiko hauen alderantzikatzeak eta substantzia toxikoek, pestizidek, hormonek, e.a. esaterako, miokardio infartuaren eta minbiziaren eragina handitu dute biztanlerian. Paradoxikoki, okerrerako aldaketa horiek “Bizi kalitate hobea” direlakoan agertzen zaizkigu. Kalorien behar baino kontsumo handiagoak gure osasunaz gain natur baliabideen ustiaketan ere eragiten du.

 

- Interesatu produktu begetal biologikoez

Pestizidarik eta ongarri kimikorik gabe lantzen dira. Osasungarri, zaporetsu eta balio mantentzailean aberatsagoak dira. Haien kontsumoak nitrato eta pestizidek lur azpiko uretan eragiten duten kutsadura gutxituko du eta nekazaritzari buruzko ikuskera berri bat sustatuko da.

 

-Erabili paper birziklatua:

Bai orrietan bai ohar koadernoetan nola komuneko paperean. Exijitu zure saltokian, paper dendan eta fotokopia dendan. Kontsumitu paper gutxiago, oihanak kontserbatzen eta ur eta energia aurrezten lagunduko duzu eta kutsadura iturriak saihestuko dituzu (adibidez, ohiko papera zuritzean erabiliriko kloroa).

 

-Kontsumitu garbiketa produktu ekologikoak

Ez bihurtu egia “etxe garbiak, planeta zikin” hura. Murriztu lixibaren erabilera. Tentsoaktiborik gabeko garbigarri ez ionikoak, fosfato, zuritzaile, entzima edo polikarboxilatorik gabekoak aukera ditzakezu jada; astebete baino lehenago biodegradatzen dira, ez ohikoak bezala. Ozpin soluzio arin bat zeramikarako, kristaletarako edo bainugelarako erabilgarria da. Limoi urak metalei, kobre edo brontzeari adibidez, distira ematen die. Espartzuak mostratxa ona izaten jarraitzen du.

 

- Ikusi kritikoki publizitatea:

Badakizu maila ertaineko familia batek erosten duenaren publizitateagatik urtean 60.000 pezeta ordaintzen dituela? Publizitatea batzuetan engainagarria da produktu batzuek edo haien ontziek ingurumenerako dituzten abantailei dagokienez. Hobe da ekoizpen garbian inbertitzea irudi kanpaina zalantzagarrietan baino.

Ez itzultzeko ontzi eta bilgarriak erabiliz, hiru faktura ordaintzen ditugu, produktuari gehituriko kostea, birziklapen, errausketa edo zabortegi kostea, eta, okerrena, ingurumen kostea: kutsadura eta hondakin metaketa hurrengo belaunaldientzat.



 

 

Siempre ofrecemos el mejor servicio a los clientes>
La experiencia en el mercado nos demuestra que las prestaciones, servicio y calidad nos diferencian nuestros productos del resto del mercado.