Ekia ekodenda txartela

Plastikozko poltsek kutsatu egiten dute, ez da zalantzarik; baina denok egin dezakegu zerbait hori saihesteko: nola erosketetarako orga, kotoizko poltsak edo zorroak, kaxak erabilita; hala plastikozko poltsak berrerabilita…

 

Plastikozko poltsen kontsumo altua saihesteko Ekia ekodendan artozko poltsa biodegradagarriak gehitu ditugu eta gainera beren erosketetan praktika hau sartu duten bezeroak saritu nahi izan ditugu Ekia ekodenda txartela sortuz. Txartel honetan erosketa bakoitzeko puntuak gehitzen doaz, hala 10 euroko erosketagatik puntu bat lortuko duzu eta 50 puntu eskuratutakoan 10 euroko bono bat emango dizugu.

 

Plastikozko poltsa bat

Segundu 1ean ekoizten da

20 minutu irauten ditu

Eta 300 urtetara degradatzen da c

 

 ------------------------------

 

Telazko poltsa bat

Ordu 1ean ekoizten da

Bizi osoa irauten du, berrerabiltzen da

Eta biodegradagarria da.